inprimatu
Nere andrea
Izenburua:
Nere andrea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
718.zk.
Orrialdea:
2

Nere andrea

 

 Ezkongayetan zerbait banintzan

 ezkondu eta ezer ez,

 eder zalia banintzan ere

 aspertu nintzan ederrez,

 nere gustua egin nuben da

 orain bizi naiz dolorez.

 

 Nere andrea andre ederra zan

 ezkondu nintzan orduban,

 mudatuko zan esperantzarik

 ere batere ez nuban,

 surik batere baldin badago

 maiz dago arren ondoan.

 

 Zokoak zikin, tximak jario

 aurra zintzilik besoan,

 erabakia ez egokia

 gona zarraren zuloan

 iru txikiko botilla aundia

 dauka berekin alboan.

 

 Nere andrea alperra dago

 ez da munduan bakarrik,

 gauza gozoen zalea da ta

 ez du egin nai bearrik

 Sekulan ere ondo izango ez da

 alakoaren senarrik.

 

 Larunbatetik larunbatera

 garbitzen ditu zatar bi

 bere ayetxek berotutzeko

 egun erretan zama bi,

 belaun bietan bana artuta

 ez da ixiltzen kantari.

 


inprimatu