inprimatu
MTA!
Izenburua:
MTA!
Sinadura:
MTA
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
MTA

Argitalpena:
Isilik?.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


MTA!

 

MTA

 

 Haserrekor

 zikin eta usain txarrekoa

 baina begirada sakonekoa.

 Oinazezko begi tristeak

 erantzun zuzena itzultzen dutenak,

 Bere ahoan

 bere haserrea

 aldarrikatzen duenaren abotsa;

 

 MTA!

 

 Gilbor puzturiko tximinoa

 oihuz betea.

 Isilerazitako eztarria

 begi handietakoa.

 Isiltasuna amesten duzu

 mila urtetako

 historia duen leizezuloa bezala

 Jipoiak zure bizkargainean kolpatzen dira

 inorengandik laztandua

 eta etorkizunik gabeko zure urratsek

 hotsik gabeko mezua bidaltzen dute.

 


inprimatu