Agertu da
M.L.
(Gabonetan eskean ibiltzeko).
("Aparuit" bezela).
Mizpira, sagar eta intxaur;
Jauna Bera egin zaigu aur:
Eguerri-jaia da gaur.
Agertu da Jaungoikua
Mariagandik sortua.
Elurra mendian bera;
Bero-billa gatoz etxera:
Belen'go artzaiak gera.
Agertu da...
Zeru goian illargia;
Belen'en izar pozgarria
Estalpe-gañian jarria.
Agertu da...
Arroza ta krabeliña;
Ikusi degu erregiña:
Birjiñatxo bat aurregiña.
Agertu da...
Ator, Txeru, bai, etorri!
Begira zaiok aurtxo (i) orri:
Bekoki-txuri, muxu-gorri.
Agertu da...
Jose, gizon on ta prestu,
Arotza omen-zerade zu;
Aur oni seaska eiozu.
Agertu da...
Mendi goian elur otza;
Errekaldean izotza;
Aur onek sutan biotza.
Agertu da...
Elurra mendia bera:
Bero-billa gatoz onera:
Belen'go artzaiak gera.
Agertu da...
Mizpira, sagar eta intxaur;
Jauna Bera egin zaigu aur:
Eguerri-jaia da gaur.
Agertu da Jaungoikua
Mariagandik sortua.