Mundua
Muniategi, Sabin
Bere ibilli itsuaren
betiko iraultza eta berritzez,
bola bat dala diote mundua
ta, bira-biraka itsu ortan,
gizona bere buru erailtzalle.
Egunoro dakusgunez
gu bizi garan mundu au,
eztakit noruntz doan abiatua
atomuaren ari etenkorrez,
bildurrean zintzilikatua.
Goi zabaldi azkengabean
eta, milloikaren artean...,
izarbideetako misterioz
itxasoan eroritako
ur tantotxo bat bezala,
betikotasunean galdua...
zeiņek daki geroaren etorri,
betiko ibilli orren
bizitzako ezkutu ta berri?
Nola-nai ere
iarrai bearrean
aurkitzen gara
geure ez-iakin
ta, eziņean.
Bitartean,
mintzo ezberdiņezko
bizigune ixil-biziz,
mintzatzen da izadia
eta, era berdiņean,
txiki-aundiz, otz-beroz,
ta, biztu-itzalika
izate bakoitzaren
joan-etorri guztia.
Itaunka ari natzaio
ene buru illunari:
zer ordu zer ordu ote
ene ordularian?
Ioanaka dira bai urteak,
joanak..., joan-etorriak,
bai uztak ta udaberriak;
joanak, bein betiko,
asmakizun zoragarriak.
Ala ere egun bakoitzak
sortzen ditu bai bereak!
|