inprimatu
Urrezko ezteiak
Izenburua:
Urrezko ezteiak
Sinadura:
Alkat [Alkhat], Ernest (Ipar Haize)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alkat, Ernest

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1651.zk.
Orrialdea:
5

Urrezko ezteiak

 

Alkat [Alkhat], Ernest (Ipar Haize)

 

 1

 

 Bazkoa dugu eta bete da eliza

 Zerbaiten esperantzan guziak gabiltza

 Amodioa baita biziaren giltza

 Urrez espos direnak jaunak lagunt bitza

 Iparreko Battitta bai eta Katixa.

 

 2

 

 Bekan ikusten dira holako kasuak

 Horra zer gatik diren hanbat ospetsuak

 Maitasun seinaleak beti berdintsuak

 Zerbaitek laguntzen tu maitale kartsuak

 Bazko argiak edo bihotzeko suak.

 

 3

 

 Pena emaiten deraut hunen ikusteak

 Xaharren trufatzaile ardura gazteak

 Xahartu nahiz gaude batzu ta bertzeak

 Atsegin egin beza hunen entzuteak

 Elgar maitatu bainan ez konda urteak.

 

 4

 

 Mende erdi batean bide dute egin

 Biziaren zorion, kezka guziekin

 Atseginean egun baitira gurekin

 Jainkoari guziak dezagun galdegin

 Luzaz begira ditzan biak elgarrekin.

 

 5

 

 Gaurko mundua dago amodio gosez

 Herra nagusitu de maitasun eskasez

 Egungo esposeri goresmen bihotzez

 Maitasun hedatzaile has gaiten otoitzez

 Jesus ere hil baitzen gu guzien maitez.


inprimatu