Artistea
Muniategi, Sabin
Zura, arria, eresia,
iakinbidezko
ederlan oro
aztertu, landuz,
artistea
bere eitean
dabil barrendua;
gogartezko,
begi-ziztazko
ausnartze ororen
gogai ta asmo,
uste bitxiak
buru errotan eio
ta, galbaetuz.
Artistea,
bakarrik dago
milla sortariz
eundutako
bakartadean,
beren langaillu
ta, burutapenakin
ondoriotutako
dorre zabalean.
Bizitzako
deitzen zaion
geientsuenen
ibil bidezko
irizpen ta,
bizi-moldetatik
urrundua...
Alaz ere,
utsune ori aldizka
betetzeko,
erri arruntaren
oituramenezko
giza korrontean
amiltzen da,
beren barrengo
bakartade itun ori
zerbait arintzeko
moltzozko eragiņean.
Baiņa, berriz gero
lenera itzuliz,
beren gogozko
bakartadearen
aize boladatan,
bere asmoari darraio
argi menezko
bilduramen bitxiz
arnas-bideturik
bere ortzi barruko
ingurunea.
|