Aramua eta elbia
Muniategi, Sabin
Armiarmak bukatu
amaitu du, sarea,
ta, eizatzeko gertu
dago, gogoz betea.
Beren anka illetsu
ta, aundi, luzengakin,
an, zelatan dakusgu
begiņo zorrotzakin.
Sare erdigunean
maltzurkiro dago bai,
itsumusta batean
erorko diranen zai.
Elbia, zikintsu, loi...
egaka, arrokeriz
ari da, burrundakoi,
erruz, gaitza ixuriz.
Ari meetan geratu
da, azkenik, elbiaren
arinkeri tenteltsu
ta, burrundakariaren.
Arrokeri guztia,
aren itsukerizko
eta, zikinkerizko
durun gogaikarria.
Elbi gaxoak, deslai,
negar dagi, zinkurin,
burua azkatu nai
baiņa, alperrik... Ezin!
Armiarmak gero, Ądrazt!
elbiarekin beingoan
egin dau mokautxo bat
an, bere zokondoan.
|