Txolarteko lana
Luistar
Elurra ezarri-du
Intxur da Txikortan,
baita ere gu gauden
kale txulo ontan.
Mingaiņak berogarri
belarri-ondotan,
dauzkatela diote
toki batzuetan.
Gezurra esateko
bildurrik gabeak,
badaudela diote
ludian jarriak.
Gezurtu naia ere
zenbaiten egiak,
geiyegitan oi dute
maixiatzalleak.
Anai katolikoak
ezin ikusia,
askok daukaten gaitz txar
naiko itxusia.
Toki askotan dago
morroi nagusia,
eta morroia berriz
agintzen asia.
|