inprimatu
Nere lagun bat etorri zait
Izenburua:
Nere lagun bat etorri zait
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
623.zk.
Orrialdea:
7

Luistar

 

 Nere lagun bat etorri zait

 ipinitzeko bertsuak,

 deklaratuaz Euskal-erriyan

 gertatu diran kasuak;

 danak ez dira errexak baņo

 esango ditut batzuek

 argitasuna ematen badit

 gure Jaun amorosuak.

 

 Nere barrengo sentimentuak

 nai ditut adierazi,

 zer estadutan gelditu geran

 iņork nai badu ikasi:

 kastillanuak Euskal-erriyan

 askotan ditugu ikusi,

 eta gaņera gure artian

 jartzen ai dira nagusi.

 

 Milla zortzireun irurogeita

 zortzigarrengo urtian,

 gure izarrik maitatuena

 gorde zan laņo tartian

 euskerarikan eztala biar

 Kantabriako partian

 uju aundiyak egingo ditut

 emen eta apartian,

 mututze ezpanaiz ezta galduko

 ni bizi naizen artian.

 

 Andikan laister jarri zituzten

 eskola erderazkoak,

 maisu geyenok kastellanuak

 kolorez berde askuak

 gure semiak amenazatzen

 luzeturikan eskuak

 Itz bat euskeraz aditzen bada

 ausi biarrik kaskuak

 Ąnon ote dira garai bateko

 emengo mayorazkuak!

 

 Arroza baņo zabalagoko

 gure zazpi probintziak

 baratza eder bat bezela zeuden

 guziyak lorez jantziyak:

 lau Espaņia'n morroi gaudenok

 iru an ditu Frantziyak,

 gizon gaizto bat dala mediyo

 ondatu giņan guziyak

 beste munduban ikusten badet

 eman biatizkat graziyak.

 

 Persegituak izandu gera

 juan dan zenbait urtian,

 asko zebiltzan agindu nairik

 Kantabriako partian,

 mantxa gabeko lore ederrak

 estalirikan lurpian,

 errespetua guardatzen zuten

 Lartaun emen zan artian,

 oraindikan ere denbora dago

 berriro saya gaitian.

 

 Baldin egiyaz egiņa bada

 aurreko zarren papera,

 zazpi probintzi euskerazkuak

 Kantabriatarrak gera,

 nere biyotzak daukan asmua

 beti dijuana pakera;

 bide askotatik martxa zuzenik

 ezin gentzake atera,

 onena zein dan ongi neurtuta

 bildu gaitezen batera.

 

 Ollo lekaren azpiyan dauden

 txito errukarriyak,

 amarretatik bost iltzen dira ta

 beste bostak elbarriyak,

 pixtu gaiztuen bildurrez beti

 gora begira jarriyak

 indar gutxiko gorputzak eta

 suspiriyuak berriyak,

 kastigu onen mendian bizi

 gera gaur Euskal-erriyak.

 


inprimatu