inprimatu
Ezkio'ko gaizaz [...]
Izenburua:
Ezkio'ko gaizaz [...]
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
644.zk.
Orrialdea:
3-4

Ezkio'ko gaiaz egiak esanaz iritziak agertuaz

 

Luistar

 

  (Jarraipena)

 

 Baldin Maria balitz

 agertu Anduan,

 onezkero noski —an—

 agiria bazan.

 Gertariak aztertu

 t'eznago zalantzan...

 txerrenak dabiltzala

 Ezkio-inguruan!

 

 Aletik ezagutzen

 dan eran zugaitza,

 naikoa garbi dago

 Ezkio-ko gaitza!

 An entzun izan balitz

 Maria'ren itza...

 ˇzerutik eta garbi

 jetxiko zan intza!

 

 Biotz garbiak dira

 ikusle onenak,

 eta oyek nai ditu

 Birjińa Mariak.

 Lourdes'en asko dira

 sendatu eriak...

 ˇagertzen dan tokian

 daude mirariak!

 

 Lener.go agertalditik

 ill-erdi batera,

 Lourdes'en mirarizko

 iturrin sorrera.

 Ango uraz txit asko

 sendatu oi dira...

 ˇEzkioga'n, urruti,

 Lourdes'ko tankera!

 

 Ezkio'ko gai ortan

 erraz ta geyegi

 sinistuetan —daude—

 aldatzeko nagi.

 Setatsu jarraitzea

 ez dago txit ongi,

 t'ikusi lezake au

 dauzkanak bi begi.

 

 Burugabekeriak

 itz eta egitez,

 gertatu dirade, bai,

 Ezkio'n nere ustez.

 Lozorroan daudenak

 esnatu bitez,

 kutsatu ez ditezen

 ona ez dan gaitzez.

 

 Gertakari batzuek

 nik dakizkidanak,

 garbi emen agertzeko

 ez dira egokiak.

 An zergatik diotan

 badaki Mariak...

 ˇarduradunentzako

 dakizkit egiak!

 

 Arduradun oyetan

 entzun nai duena,

 noiz nai etorri leike

 gentzatsu nigana.

 Pozez esango diot

 esan neiokena,

 eta entzun ere, bai,

 berak dakiena.

 


inprimatu