inprimatu
Andre Maria, sendatu gure erria
Izenburua:
Andre Maria, sendatu gure erria
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
739.zk.
Orrialdea:
4

Luistar

 

 Sortzez garbi-garbia,

 zeruko Ama ona;

 begiratu gozo bat

 itzuli gugana.

 Erri au ez dago gaur

 ain zuzen zuzena...

 gorrotoa itzali ta

 piztu maitasuna!

 

 Maria'k, nere ustez,

 dio erantzunaz:

 "Zuzendu nai duena

 zuzentzen da errez.

 Saiatu nai badute

 saia bear dutenak,

 ongi zuzenduko du

 erri ori Jaunak".

 

 "Bakoitzak al duena

 egin bearra dago;

 ezin dezutenetan

 laguntzeko nago.

 Jaungoikoa ta alkar

 maitatu geyago...

 bitartean otoitzik

 ez dizuet entzungo!"

 

 Arrazoiz eta jator

 diozun Maria;

 maitasun gabekoa

 da otoitz eria.

 Gaurtik utzi nai degu

 gorroto ilgarria...

 eta zure laguntzaz

 sendatu erria!

 


inprimatu