Luistar
Gau-berandu-zaleai
dabiltzan bidera
ez omen zaye iñoiz
sorgiñik atera.
Batzuek bezin zintzoak
besteak balira,
sendian apaltzeko
guztiak etxera.
***
Erraz datozen irabaziak
aberatsari emanaz,
erruki gutxi azaltzen da gaur
beartsu diran lagunaz.
Egintz onakin irabazten da
guk [...] zerua;
ta ort[...] kaltegarria
garbi ez datorren dirua.
Elizkizunak luzeak ez dira
pozik dijoanarentzat;
gogo motxeko asko gaude-ta...
or dago errua neretzat.
Sortzez garbia zeran Maria,
egin gure alde zuk otoitz...
¿nola bestela guk menderatu
oinbeste etsai ta ekaitz?