Luistar
Ernio'ra oi dijoazen
neska-mutil saillak...
żdijoaz irabaztearren
an "induljenziak"?
Ez sinistu, ez, ori
guraso maiteak,
eta zaitu zintzoki
zuen alabatxoak.
***
Maria'ren jaiotza
osasungarria;
zorionekoa noski,
Nazaret erria
Amari jarraitzeko
bear degu egarria...
gero izaz ez dezagun
istillu gorria!
***
Xixa oriak eta
onto beltx ugari
ekartzen dizkigute
eiztariak guri.
Etxean ba'dakite
zer egin oyeri...
goxo-goxo jarriaz
iru-lau apari!
|