Luistar
Gurasoak zabartzen,
gazteak gaiztotzen,
ta zuzen dabiltzanak
dijoaz gutxitzen.
Agintariak ere
oiturak lasaitzen...
ez dago erreza gaur
zintzoki bizitzen!
Artzaia saiatzen da
zaintzen ardiak,
arrazoiz eta jator
esnaz egiak.
Entzuteko gor, noski,
batzuen belarriak...
orrela ezin sendatu
dauzkagun zauriak!
Artzaia zuzen dabil,
errenka ardiak,
geienak ezpada ere
gutxienez erdiak.
Askorentzat garratzak
oi dira egiak...
baņan zentzudunentzat
osasungarriak!
|