inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
4
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
735.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Pacelli kardenala

 zerutarra ote zan,

 Lourdes'en ikustean

 zalantzatu nintzan.

 Meza ematen eta

 bere itzaldian,

 jardun bait zan biziro

 arritzeko eran.

 

 Pacelli agurgarria,

 jakintsua ezezik,

 donea ere dala

 ziur uste det nik.

 Ain igidura txukun...

 atsegingarririk...

 ez bait diot ikusi

 besteri oraindik!

 

 Goiko laguntzaz betor

 pakea ludira;

 asarreak bait dakar

 betiko galera,

 Alegindu gaitezen

 guztiok batera...

 ongi bizi ta illaz

 joaten da zerura!

 


inprimatu