inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
4
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
734.zk.
Orrialdea:
4

Luistar

 

 "Jesus Artzai ona da"

 dio gure Elizak;

 katoliko onentzat

 pozgarrizko itzak.

 Nola ote gabiltzan

 begira bakoitzak...

 zer erantzuten digu

 barrendik biotzak?

 

 Naigabe asko ongi

 eramanaz emen,

 Doneak zeru-goia

 irabazi zuten.

 Guk ere aien antzera

 ba degu jarraitzen,

 Jaunak utziko gaitun

 bildurrik ez izen.

 

 Lau koldarrekin ezin

 kementsu bat egin,

 koldar danak naiko lan

 ba'dauka berekin.

 Kemena ez da erosten

 urre-zillarrakin...

 ez da zorionik ere

 gorroto-zimakin!

 

 Gorroto-zima badu

 berekin koldarrak,

 egingo ditu, noski,

 egintza baldarrak.

 Egingo balitu ere

 onaren itxurak...

 biotza nola dagon

 ikusten du Jaunak!

 


inprimatu