Luistar
Asmatu genuen, bai,
nun zegon pelota;
lauki ura zegoan
txit askok artuta.
Agirian da garbi
egin zan zozketa...
aurten gure saria
da ogei pezeta!
***
Ez dute baitzallerik
ere kondenatu,
nonbait oben aundirik
ez diote arkitu.
Al-diran gabirai ta
putreak atxitu...
usoengatik, ordea,
ez geigo asarretu!
Legegizonak pozik
oi dabiltz auzian,
masustak dauden arte
auzoko sasian.
Naskeri geitxo dabil
emen aspaldian...
ez bait daude bi gizon
etxe bakoitzian!
|