Luistar
Arto eta sagarrak
ostuaz lapurrak,
ezin gaztetu leizke
baserritar zarrak.
Ugaltzen ari dira
oraintxen okerrak...
gauetan langille ta
egunaz alperrak!
Beartsuai ostu oi
dien aberatsak,
gutxienaz erdoituak
dauzkate biotzak.
Azalez dirudite
arkume bildotxak,
bañan mamiz, ordea,
txit pizti eskaxak.
***
Pizti arekin jarri
nuen zer esana,
bai zuk zuzen artu ere
bere aztarrena.
Otzak asi baño len
emendik da joana,
eta joatea obe
alako baldana.
Naiz ardi narruz jantzi,
artalderatzeko,
ziur nago ni ura
ez dala gauzako.
Ardi eta moxalak
lituzke izutuko...
¡orrelakoa ez da
ona iñorako!
***
Sagarra bada aurten
iñoiz aña ale,
jaten degu ugari
baserri ta kale.
Gañera urrutitik
ainbeste eskale...
baztarretan bazegok
makiñabat jale!
|