Luistar
Aita Agirre'k eskeintzen digu
guk bear degun laguna:
Luistar guztiok artu dezagun
bizkorki ta pozik bana.
Eliz liburu Luistarren ori
ongi irakurtzen duena,
sarri ta merke egin liteke
jakintsu eta zuzena.
Ongi bizi ta ondo iltzeko
bide zuzen da indarra...
ugari dauzkan liburu ortatik
ar zagun anai Luistarra!
Liburu orrek ayenatzen du
lotsa txar eta bildurra,
lagunduaz asko irabazitzen,
betiko zeru ederra.
***
Luma gabeko egoak dauzkan
pizti txit izugarria,
orain aldian badabil emen
nunbaitetik etorria.
Txoriak ere izutzen ditu...
igeska oyen larria...
¡pizti ori, noski, burutik dago
ariñ edo elbarria!
Lumajez ariñ, burutik berdiñ,
dabillen pizti argala,
arlote dabil nonbait dalako
txoliña edo ergela.
Ludi onetan bizitz osoan
jarraitzen badu orrela,
Goiko Ama ez da inguratuko
orren ondora sekula.