Luistar
Aita Arratibel'ek
zigun erakutsi,
zerurik nai badegu
emen nola bizi.
Zintzoak eta onak
oi dute irabazi...
¡Jainko zuzena bai-ta
zeruko nagusi!
Jai-erromerietan
gazte asko dantzan,
ikusi genituen
gure enparantzan.
[...] oyetan
etxera bidean...
¿denak joan ote ziran
garbi ta pakean?
Alai ta garbi bizi
bear du gazteak,
bañan ez dira ala
ikusten guztiak...
Askorentzat kaltekor
dira erromeriak,
eta gutxirentzako
onuragarriak.
***
Gaurko igande ontan
Ernio'ra goazen,
makilla on banakin
ibiltzeko zuzen.
Sorgin eta muxarrak,
naiz bidean irten...
¡zuzen banoa, iñoiz,
ez naute bildurtzen!
|