Luistar
Jaunak esku zabala,
guk ez noski ala!
Jesus beti apala,
¿gu sarritan nola?...
Erortzen-da argala
t'arrotu ergela...
¡oyen biyen txapela,
ez det nai iñola!
***
Janean t'edanean
neurrian gabiltzan,
eta iñorengatik
itz txarrik ez esan.
Jolas garbiak egin
kale t'enparantzan...
¡pakea izan bedi
jaietan errian!
|