Luistar
Eibartarrak ziguten
jai ori aunditu,
beragatik nai ditut
biotzez eskartu.
Gu ere al degunaz
laguntzeko gertu
galde ta agintzea,
jaunak, ez bildurtu.
***
Agur, apaiz berri on
Luzio jaun argia,
zugan ikusi degu
gaur arrigarria.
Sinisten deguna, ba,
ain da gauz aundia,
au da: zuganatzea
Jaungoiko maitia.
Ludi beartsu ontan
ez da aberatsik.
Jesus'en adiskide
zintzoak besterik.
Eskubide aundien
jabe zera gaurtik...
¡Jainkoa zeregana
dakartzu zerutik!
Ni luistar naizanetik
erriko semeetan,
zortzigarrenak Meza
orain digu eman.
Zortzi apaiz anaiditik
eginda ikustean,
pozari ezin diot
eutsi biotzean.
Baratza loreakin
bañan areago,
apaizakin bazkuna
apaindurik dago.
Pozez eta kemensu
Pozez eta kementsu
¡oraindikan bait dago
zerua gorago!
Zeru-bide zuzena
apaizak dakite;
jarrai deyegun berai
bizi geran arte...
Artzai onak ardiak
benaz ditu maite,
ardi bekaizti batzuk
naiz ala ez uste.
Pozoi txarra daukaten
belar eta xixak,
uontsu arkitzen diran
ba-daki apaizak.
Alperrik diranetan
apaizaren itzak,
pozoia barreuduaz
sortu dira gaitzak.
Luzio jaunan itzakin
Mez-erdi garaian,
Jainko bera jarri da
osti ta kalizan.
Apaiz berriak, Jesus,
ibili eskuetan,
eta gero gorde-du
bere biotzean.
Jesus eta apaiza
baturikan biak,
nai gaituzte sendatu
ardi elbarriak.
Ez gaitzan menderatu
ludi gezurtiak,
entzun ditzagun zintzo
apaizan egiak.
Apaizen aginduak,
batzuek esan dute,
"geyegizkoak dira
ta guk ezin bete".
Era ortan itzegiñaz
gezurra diote...
¡betetzen ez ditunak
beretzako kalte!
Luzio jaun maite ori,
Jesus'en antzera,
gizounk baño askoz
aundiagoa zera.
Jaunak bidali zaitu
Bere artaldera,
ardiak zuzentzeko
zeru goi aldera.
Apaiz berri on orrek,
gaurko egun aundian,
poza zabaldu dezu
zure erri maitean.
Lan aundiak dauzkatzu
orain emen bean,
bañan sarri saria
betiko zeruan.
Zure guraso, anai,
aide ta lagunak,
guztiok poztu gaitu
gaur egin dezunak.
Obenak barkatzeko
autu zaitu Jaunak,
beragatik zorion
biotzetikoenak.
|