Luistar
Biyoi eskerrak eta
datorren urtean,
sarien billa, kide,
ia joaten geran.
Zerbait egokitzea
ala goazenean,
poztuko nitzakela
nai nizuen esan.
***
Adiskidea lore apañak,
neretzat apañegiak,
zuk ezarrita agertu ditu
lengo igandeko ARGIA'k.
Zure soroan agirin daude
ollo ganeko gariak,
beragatikan zeretzat dira
lore ayek egokiak.
***
Aita. Amadeo'ren
erakutsi onak
egingo bagenitu
giñake gizonak.
Zerura joaten dira
ibazten dutenak...
¡gu ere bai, ba'gera,
benaz nai degunak!
Aundizale arroen
bekaizkeri gabe,
ludian bizitzea
degu askoz obe.
Lotsagabeak dira
ludiaren jabe...
¡gizajoak gorriak
ikusteko daude!
Maitasun zuzen gutxi
degu gaur ikusten...
¡ez bait gera saiatzen
dotriña ikasten!
Obe degu lenbailen
ari txarrak eten,
Jainkoak utzi deigun
zeru goyan sartzen.
|