Luistar
Alkar maite nai ezik
baldin ba'gabiltza,
¿Jaunak nola onetsi
daukagun biotza?
Gorroto zitala da
gaur askoren gaitza,
t'orrekin iltzen danak,
betiko eriotza.
Gorrotoz biri diran
izperlari denak,
gaizki igaro bear
gau eta egunak.
Gaiztokian daudela
berentzat lagunak...
¿esargo ote die
il ondoren Jaunak?
Ori gerta ez dedin,
"Iñigo" maitea,
egoki izango da
biyok otoiztea.
Otoitzan bidez beti
izan det ustea,
ta oraiñ ere zerbait
ba-leike irixtea.
|