Luistar
Batzuek anketikan
oi dira errenak
eta txit asko berriz
burutik daudenak.
Bututikoak dira
kaltegarrienak,
oyek oi diralako
gaiztoen lagunak.
Gaiztoekin lagun da
oaknin asarre,
bazabiltza daukazu
iltzeko bildurre.
Ala iltzen bazera...
ez da ez gezurre,
beti bearko dezula
inpernuan erre.
Inpernura ezkero
ezin leike irten,
antxen egon bear du
bai amaika kirten.
Oņaze gogorrenak
dira an izaten,
oņaze lokarririk
iņoiz ezin eten.
***
Izlari, abeslari
ta jolasgilleak,
guztiak ziraden an
bikain eta yayoak.
Ango zuzendari jaun
ta anai maiteak,
artu bitzate gure
txalo ta zorionak.
|