inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
3
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
646.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Gaurko egunean kristau zabarrak

 txit asko dira ikusten,

 eta nere ustez —sarritan Meza—

 ez dutelako entzuten.

 Euskalerrian —bear bezela—

 alkar ez degu maitatzen,

 ta asarreak ez digu iñoiz

 alderdi onik ekartzen.

 

 Anai Luistarrak! garbi biziaz

 goazen kementsu aurrera

 eta bakoitzak geren buruaz

 izan bear degu ardura.

 Luis'en antzera onak izanaz

 baldin bizitzen bagera,

 ill ondorean Jaungoiko onak

 jasoko gaitu zerura.

 

 Eba argalak ezarri zigun

 jatorrizko oben garratza;

 Maria'k berriz zeruratzeko

 ezin geigoko laguntza.

 Jesus Bera da —Sortzez Garbiak—

 ekarritako emaitza,

 beragatikan, laguntza orrekin,

 sabatzea ez da ain gaitza.

 

 Zeruko Amak nai ditu seme

 otoizlari ta goiztarrak,

 eta alaxe —asaben antzez—

 izan nai degu Luistarrak.

 Otoitzle onik ez du atxitzen

 diabru gaizto-okerrak,

 otoitzarekin zapaldu leizke

 etsai guztien indarrak

 

 ***

 

 Ama guztiz maite

 garbi-garbia,

 zerutikan neri

 eman argia.

 Oso bait naiz nerez

 motel-nagia,

 Zure bear naiz ba

 Andre Maria.

 


inprimatu