inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
3
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
637.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Apaizak maitasuna

 digu erakusten,

 ez diogu —ordea—

 guk ongi ikasten!

 Egintz eta itzetan

 ez al da ikusten,

 gure biotz gaxoak

 nolatsu dabiltzen?...

 

 "Ni pekatari"-ordez...

 "zu pekataria"

 ikastea-denontzat

 da kaltegarria.

 Dotriņa orrekin ez da

 sendatzen erria,

 ez da zuzendu ere...

 etxe ta erria!

 

 Ikusmen ona eta

 ezin ikusia...

 erri txiki batentzat

 zorigaitz aundia!

 Begira nola dagon

 gaurko gizadia...

 zati aundi bat, noski,

 gorrotoz josia!

 

 Biotzean daukana

 gorroto zitala,

 ludian ez da ongi

 biziko iņola.

 Gaitz ori gabe Jaunak

 gu gorde gaitzala...

 ondatu ez gaitezen

 gaiztoak bezela!

 


inprimatu