inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
3
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
636.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 "Ama Birjiņa datorrenean

 ikusten dute batzuak,

 berari begira gelditzen dira

 zabaldurikan besoak;

 gezurra dala kontari daude

 gaixto soberbiosoak,

 bai dirudite ardi leyala

 jaten dabiltzan otsoak;

 sinismen ona sartu deiela

 gure Jaun amorosoak.

 

 "Askotan orruz joaten dirade

 sinismenikan gabeak,

 desanparatu nai dituztenak

 Jesukristoren legeak;

 zuek desio dituzutenak

 ez dira askoz obeak,

 era orretan bajatutzea

 ez du merezi Fedeak;

 millagrorenbat egingo digu

 zeru ta lurren jabeak.

 

 "Nik sinisten det Jesus dagola

 altueneko graduan,

 eta Ezkio'ko ibillerare

 kasik (...)ko moduan;

 ori txantxetan agertzen danik

 ez iņork artu buruan

 Ama Birjiņa ikusi arren

 jende asko inguruan,

 oyek ez dute apuratutzen

 geiago dago zeruan".

 


inprimatu