Luistar
Pakea nai dutenak
maitetasun gabe,
ardi narruarekin
otsoak dirade.
Bakoitzak griņa txarrak
menderatu arte,
Jainkoa eta alkar
ongi ezin maite.
Agintariak beren
eskubide dana,
zalantza gabe dute
Jainkoak emana.
Zerbait egiterako
ote dan zuzena,
begiratzen diona...
agintari ona!
|