inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
3
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
626.zk.
Orrialdea:
13

Luistar

 

 Kukuaren zai daude

 aitona-amonak,

 negua otzak dar-dar

 igaro zutenak. Batzuek sinisturik

 egi ez diranak, zakelean dauzkate

 dituzten txanponak.

 

 ***

 

 Txekor bikaiņak emen

 azi oi dituzte,

 baņan asko kostata

 t'ezin eman merke.

 Arakiņak erosten

 begi ona dute,

 eta ez dute gutxi

 diru ori maite.

 

 ***

 

 Gauz askorekin dira

 onak lusagarrak,

 gogoz jaten ditugu

 Jaunari eskerrak.

 

 ***

 

 Etsai gaiztoak ibilli oi dira

 otoitzagandik igesi,

 eta guk beti jarrai deiogun

 Gurutz-bidean Jesusi.

 


inprimatu