Luistar
Agirreolea Aita argiak
egi asko ta sakonak
erakutsiaz, jarri zizkigun
zeruko bide zuzenak.
Aberats eta txiro guztiok
izango bagiña onak,
denoi ta pozik zeru ederra
emango liguke Jaunak.
Alkar maiteaz onak izaten
saia gaitezen bakoitza,
guztiko arrunt azkar kenduaz
asarre griña zikoitza.
Zuzenbidean ez dabillenak
elbarri dauka biotza,
bañan sendatu nai dutenentzat
badago naiko laguntza.
Aitortza eta Jaunartze onak
sarritan egin ditzagun,
eta gogaldu-arreta aundiz
gure Jabea nor degun.
¿Ludi onetan atsekabeak
dauzkagula gau ta egun?
¡Begira nola Jesus gugatik
Gurutzean il zitzaigun!