Luistar
Onean edo txarrez,
gazteak zentzatzen
dituan gurasoak,
badaki maitatzen.
***
Asi dira "Agur"i
ongi erantzuten,
eta berri auxe gaur
pozez det agertzen.
Mingarri zaigun arren
senda-gai gazia,
berari zor diogu
askotan bizia.
***
Igandeko ARGIA'n
"Arnope" laguna,
irakurri nuen, bai,
jarra zirazuna.
Beragatik, eskerrak;
eta zoriona
zeralako idazle
argi ta txukuna.
***
Jaungoiko laguntzakin
asmatu nuena,
ulertuta jarri nun
neurtitzan niona.
Jesus'en Biotza da
goyena dagona,
eriak sendatzeko
an urik onena.
Betaurrekoak zuzen
jarri ditzagun, bai:
izan gaitezen biyok
Jesus'ekin anai.
Okerrak zuzentzeko
oraindik da garai...
¡zuretzako kaltea
ezpazenuke nai!
|