inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
608.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Euskaldun guztiari

 adierazteko,

 ala bear danean

 det nik idatziko.

 Egoki dan aldian

 gutxigorentzako,

 asmo zuzenarekin

 ez naiz bildurtuko.

 

 Masoi, liberal eta

 arrokeriari,

 ostaturik ez eman

 iñola oyeri.

 Baña ez esan iñoiz

 beltza zuriari,

 maiteki begiratu

 anai-arrebari.

 

 Biotz eta mingaiña

 txukun da garbiak,

 gorde bear ginduzke

 esanaz egiak.

 Zabaltzea egoki

 uste dan berriak,

 jarri ditzagun sarri,

 ez egi guztiak.

 

 Egi guztiak —ezta—

 gezurrikan iñoiz,

 jarri bear ez dala

 iritzikoa naiz.

 Guztiok, "Biotz bigun",

 otoiztutzeko maiz,

 gauetan etxeratu

 gaitzen garaiz.

 

 ***

 

 Kendu gabeko betaurrekoak

 zuzen jarriaz, begira

 eta orduan —diran bezela—

 gauzak ikusiko dira.

 Zenbait ontzitan arretu oi da

 berez garbia dan ura...

 beragatikan, ur jator billa,

 jo dezagun iturrira.

 


inprimatu