Luistar
Erri aunditan txikietako
Jainko bera-da arkitzen,
eta guztiok ikusten gaitu
bakoitza nola gabiltzen.
Oroipen orrek zuzen bizitzen
ez digu gutxi laguntzen,
beti begira dagon Jaunari
etzayo ezer gordetzen.
***
Agurtza ongi esan dezagun
ta al-dala Elizan,
Eliza baño toki oberik
otoizteko ezin izan.
Etxean ere otoi bear degu,
baita ere atarian,
zaleki ordea, non-nai ta beti,
ez iñoiz txolinkerian...
esan nai nuke jolas da otoiz
ongi ezin egin batean.