Luistar
Aurtxo maiteak izan zaitezte
egi zale ta garbiak,
goiko zerura altxa sarritan
biotza eta begiak.
Elizan eta kanpoan ere
txintxo ibilli guztiak,
t'ongi oitu maita zaitzaten
zeruko Ama Mariak.
***
Iņaki eta bere semeen
ikasbideai jarraitzen,
anai euskaldun maite guztiok
ben-benaz saia gaitezen.
Oben guztiak, badakizute,
aitortzen dira barkatzen,
t'oben larririk ezpadaukagu
mundukoen bildur ez izen.