inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
586.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Luistar sailletik ezkonduenera

 eman dezuten oinkadak,

 lenago mutil ziņaten oiek

 egin zaituzte gizonak.

 Senar on bana izango dute

 zuen emazte diranak,

 eta guztiok ar itzatzute

 biotzetiko zorionak.

 

 ***

 

 Margarita ta Abertzaleak

 alkar maiteaz errian,

 Maria'n alaba zintzoen eran

 bizi zaitezte pakean.

 

 Bakoitzak zeren alderdiari

 jarraitzea era orean,

 ez dago gaizki; baņa gaizki da,

 nasketa jartzea saillean.

 

 Etsaiak ere maite izateko,

 lagun urkoak ezezik,

 Jesus maiteak agintzen digu

 guretzat daukan zerutik.

 

 Eta alaxe egin bear degu

 oso bagaude burutik,

 gorrotoarekin ez dator iņoiz

 iņorentzako gauz onik.

 


inprimatu