inprimatu
Egiari bihotzez
Izenburua:
Egiari bihotzez
Sinadura:
Alkat [Alkhat], Ernest (Ipar Haize)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alkat, Ernest

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1944.zk.
Orrialdea:
3

Egiari bihotzez

 

Alkat [Alkhat], Ernest (Ipar Haize)

 

 1

 

 Egiari bihotzez egiten dut agur

 Bainan egian ere jendea da beldur

 Bide onena dela Alkhat beti segur

 Erran behar dut bada, ez gelditu beldur

 Gezurrak betidanik zangoa du labur.

 

 2

 

 Hainbertze auzi bada nun nahi gaur egun

 Bakotxaren bizitza ezartzen da ilun

 Egiaren bidea hertsi da ta urrun

 Bainan denek egia har dezagun lagun

 Betiko gezurtiak salatu ditzagun.

 

 3

 

 Gezurra merke dela nun nahi ohartzen

 Bainan gutarik gutik hau dute onhartzen

 Gezurra entzutean ni ere oldarzen

 Egia laguntzea dautzuet galdatzen

 Gezurrarekin ez da deus ere salbatzen.


inprimatu