inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
575.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Illeroko orrenbestek

 Jaunartzen badegu,

 Jaungoiko dan Jesus'ek

 Lagunduko digu.

 

 ***

 

 Ebak ekarri zigun

 jatorrizko obena,

 Mariak, berriz, Jesus,

 eta barkapena.

 

 Itxasoz ta legorrez

 etsaiak ugari,

 dabiltza gaur, bai, Ama,

 ta lagundu guri.

 

 Etsaiak indar dauka

 erri aundietan,

 eta sartzen asi-da

 orain txikietan.

 

 Jazkera nabarmen-da

 irakurgia txarrak,

 Euskalerritik kendu

 Ama txit maiteak.

 

 Euskalerrian gaitza

 zabaldu ez dedin,

 Maria garbi orrek

 gure alde otoi egin.

 

 Guztiz bearra zaigu;,

 beti, zure laguntza,

 zabaldu bada guri

 Amaren biotza.

 

 Jatorrizko obenik

 ez zeuden izan,

 orregatikan, Jesus,

 zugandik sortu zan.

 

 Sortu ziñan unetik

 zera txit garbia,

 Eguzki ederraren

 aurreko argia.

 

 Zerua nai degu-ta

 zeure bear gera,

 ¡Ama! lagundu igotzen

 zu zauden tokira.

 

 Jaungoiko izenen

 urren... aundiena,

 zalantzarik gabe-da

 Ama on orrena.

 

 Obenlaria naiz-da...

 ¡ain errukarria!

 Ama zeran ezkero

 izan errukia.

 


inprimatu