inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
564.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Eliz guztiaren zaindari zeran

 Mariaren senar garbia,

 naspilduak dauden buru illunai

 eman zeruko argia.

 Asko dabiltza gezurrarekin

 menpetu naian egia,

 baņo alperrik, bada egiak,

 ibaziko du auzia.

 

 ***

 

 Orain arte bezela

 Luistar onak izan,

 ba, ez gaude zuetzaz

 aztuta errian.

 

 ***

 

 Gordeak zeuden baba txikiak

 ezin bai ziran ikusi,

 eta orregatik txoria goitik

 abesten zitzaigun asi.

 Erriak berriz asmatu arren

 zorion-dunak nagusi,

 orra sariak-aurten zergatik

 joan zaizkigun igasi.

 


inprimatu