Luistar
Gogo-Jardunak egitearen
premia degu geienak,
¿bestela nola izan gindezke
gaurko munduan zuzenak?
Jaungoikoaren bildurrik gabe
lurrean bizi diranak,
buru gabeak dirade noski
eta iñoiz ez gizonak.
***
Jesus'en Biotz Anaidiko ta
Mariaren seme-alabak,
erri onetan, nere ustez beintzat,
zintzoak dira geienak.
Ez dute iñoiz ongi ematen
buru arin da txoliñak,
beragatikan saia gaitetzen
kontuz ibiltzen mingaiñak.
Beizama'ko "Arte"'ri ARGIA onen aurreko zenbakian erantzunaz
Erri onetan badira, "Arte",
neskatxa zintzo ta onak,
elizkoi eta gañera berriz
langille txukun-txukunak.
Batzuek ordea, ez daude noski,
baserrira nai dutenak,
baño emen aña neskatx egoki
¿bai ote dauzka Beizama'k?