Luistar
ARGIA onek bidali diztan
zorionak eta loreak,
orrika-errian banatzen ditut...
¡ez diralako nereak!
ARGIA eta egutegia
artzen dezuten guztiak,
zuek zerate erri onetan
goraltzak irabaziak. I
ARGIA'k neri bidalitako
goraltza oiez gañera...
nere zorion-da eskerrak ere,
guztiak zuentzat dira.
Astero ARGIA irakurriaz
jarrai, erritar, aurrera,
gure onagatik maite bear degu
gurea degun euskera.
***
Zorionak eta urte askoan
auzo guztiakin pakean,
ongi bizitzea opa dizuet
"Irarzabal"'ko etxean.
Gizon da andre jator-jatorrak
asko nai ditut errian,
eta jatorrak izate ori
daukagu gure eskuan.