Luistar
Botillan zenbat baba ote duten
ezda errata asmatzen,
baba guztiak ez diralako
iñoiz berdiñak izaten.
Erriai ere, batzuei beintzat,
tankera zuzen ematen,
zailtxoa dago, bañ alare,
beintzat saiatu gaitezen.
Arkakuso ta eulirik ere
ezda orain emen ikusten,
aldi onetan pake ederra
digute guri ematen.
Ospel aldetik aspalditxoan
ez du, ez, otzikan kentzen,
ta eguteran bizi geranak
eguzkiak gaitu berotzen.
***
Artzai jaun orrek belardi onak
pozez zizkigun azaldu,
t'orrelakorik etzuan egingo
ardirik maite ez balu.
Paper on asko pozez artuaz
txarrak gugandik bidaldu,
bada txarrakin nai ez duala
ez leike iñor naspildu.