Luistar
Illan zortziko otoitz-aldi ta
abesti bikain danetan,
Sortzez Garbia goratu genun
gure Eliz eder onetan.
Olaxe beti jarrai dezagun
Beraren egun-jaietan,
betiraundean izan dezagun
tokia bere onetan.
Agurtza ongi esaten duten
Kristau zintzo ta bikañak,
ziur ta pozez maiteko ditu
Jesus'en Ama Birjiñak.
Sendatu guri ¡Andre Maria!
dauzkagun biotz-samiñak...
Zure laguntzik ez dan tokian
guztiak dira-ta xixtriñak.
Luzbel'ek nai du ¡Euskalerria!
artzea bere mendean,
Andre Maria daukagu ordea...
Zaitzen Aloña mendian,
Etsai guztiak alperrik dabiltz
Maria'n aurka ludian,
oinkada batez zapaltzen ditu
Berak nai duan aldian.
Jesus gugana Mariagandik
etorri zaigu pozkarri,
nai degunontzat Elizan dago
gure gogoen janari.
Ebak galdua askoz goigokin
Mariak zigun ekarri
on aundi ori ¡Andre Maria!
¿nola ordaindu guk Zuri?