Txolarteko lana
Luistar
Ikusmen ona daukaten batzuk
alkar ikusi eziņik,
erri onetan orain aldian
bada ikusten ditut nik.
Bide ortatik iņorentzako
iņoiz ez dator gauz onik...
entzun dedanez Ąarrano-pola!
bagaude jende zuzenik.
Erri onetan daukagu noski
onbide baten utsuna;
batasun on bat bear genuke...
orai da esan nai nuana.
Aurrera alkar maite dezagun
t'auxe da bide zuzena...
apaltzen dana beti izango da
ben-benetako gizona.
Geren buruen etsai izanaz
urkoa maite dezagun,
saia gaitezen lan bikain ortan
aspertu gabe gau t'egun.
Lan orri, bada, bildurrik gabe
benetan ekin deiogun,
gorrota beti txarra degu-ta
auzoan eta inguru.
Astiak asko balio digu
ezerezean galtzeko,
gaizki esaka dabillen iņork
ez du bururik altxako.
Egia maite duten guztiak
alai dirade biziko,
t'ekaitz-laņotan nastutakoak
bildur ikaraz iltzeko.
Gaurko egunean ez dira non-nai
gizon jatorrak arkitzen,
batzuek, bada, saiatu oi dira
matsa untz mentuz txertatzen.
Ezin ordea, ez zaiolako
iņoka ongi itsasten,
goibel dagoan gau illunean
izarrik ez da ikusten.