Luistar
Masti asko ta toki aberatsa
izan beardu Mendoza,
alde ayetan ongi ibiltzeko
Jaunak deizula laguntza.
Tarte batzuek an igaro-ta
aberasturik onuntza,
baldin biurtzen bazera, juan,
guztiontzako zer poza.
***
Asmakizun da sari aundiak
Egutegiak dakazki,
beragatikan, bada-ezpada,
sayatzea on da noski.
Etxe guztietan bana artzea
izango da txit egoki,
eta errian nun saltzen diran
naimena duanak badaki.
Zenbaki au zuk, irakurlea,
artu baņo len eskuan,
Egutegiak, nere ustez beintzat,
izango ditut etxean.
Bera artzera etorri; bada,
astean edo jaiean...
ARGIA eta Egutegia
erosi zure errian.