Luistar
Bi illabete eta geigoko
lan astunaren ondoren,
guk maite degun "E1 Dia" ona
berragertu da, bai, emen.
Berriz agerin zaigulako, ba,
ez gera gutxi poztutzen,
eta egia maite duan orri
asi gaitezen laguntzen.
***
Zoriona beti izango dute
ongi iltzen diran guztiak,
bada zeruan artuko ditu
guztion Jabe dan Jainkoak.
Ta Jainko Berak, gaizki iltzen diran
aundiak eta txikiak,
gaiztokiraņo botako ditu
naiz izan agintariak.
***
Eiztari oyek joaten dira, bai,
egoaldi ona dan goizetan,
ordu batzuek igarotzera
"pil pil" dabiltzan aizetan.
Gose ederrakin datoz etxera
dijoazen aldi danetan,
baņo eza ikusten diet...
gutxi ta oso gutxitan.
***
Ezkioga'ra, ango agerketak
egizkoak diran ustean,
al degunean joaten gera
jaietan eta astean.
Egiz dabiltzan emengo nexkak
agerketa ikustean,
gora begira jartzen zaizkigu
era txit zoragarian.