Luistar
Eguzkiakin beztu bildurrez
illargi dagon gauean,
nekazuriak omen dabiltza
nekazarien soroan.
Orrelakoak atxitu eta
sartuaz ikatz-zakuan...
astoan lotuta ekarri ondoren
utzi erriko etxean.
***
Maria'n alaba, aur eta Luistar
guztiok zuzen gabiltzen,
eta zuzenak izan gindezke
sarri ibiliaz Jaunartzen.
Zeruko ogiak eta otoitzak
digu gogoa indartzen,
eta zerua irabazten du
benetan danak saiatzen.
***
Jaungoikoaren menpean dauden
munduko agintariak,
Pedro'ren eran zigorra astindu
bear luteke guztiak.
Aldi laburra iraungo digu
orain daukagun biziak,
ta il ondoren gezurra erraz
zapalduko du Egiak.