inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
545.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Aur, gaur amabost Ernio'n izan ziñaten euskaldun jatorrai.

 

 Euskaldun jator asko

 egun ortan zan an,

 eta gurutz-bidea

 pozik nuan esan.

 Zaleki bada denok

 otoitu genuan,

 t'an ziranak nai ditut

 ikusi zeruan.

 

 Ibillera, bazkari,

 gañera izketak,

 egin genitun guztiz

 ben eta alaiak!

 Irauten digun arte

 orduko sasoiak,

 egin bear ditugu

 alakoxe jaiak.

 

 Euskaldun jator denok

 alkar maitatuaz,

 gabiltzan bitartean

 guztiz ongi goaz.

 Al-degun guztietan

 mintzatu euskeraz,

 eta iñoiz ez aztu

 gure Jaungoikoaz.

 

 ***

 

 Barkapen asko irabazteko

 bide erraz ta onena,

 guztiok daukagu, nere ustez beintzat,

 Irugarrengo Ordena.

 Otoitu gabe ezin leike izan

 zintzoa ta zuzena...

 ¡Zorionekoa sarri ta ongi

 otoizka dagon gizona!

 


inprimatu