Luistar
Zeruan dagon Bernardita-ona
bizi izan zan Lourdes'en,
ta Teresita apal-apala
daukagu orain guk emen.
Andre Mariari otoitz-egiņaz
Teresa asi da eskatzen,
Milagrotxo-bat, Andua'n arren
egin deigula lenbailen.
***
Ama Birjiņa ikusten duten
bi aizpa kuttun etxean,
malkoak dira sendi guztia
bizitutzeko pakean.
Zoriontasun aundiagorik
zailla da izatea munduan,
ta nexka oyek ez dira aztuko
beren bizitza guztian.