inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
533.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 ¿Arro dabiltzan ezker-tar asko

 ez ote dira bildurtzen?

 ¿Beren gain dagon Guztialdunaz

 ez ote dira oroitzen?

 Errukarri asko, nere iritziz,

 "La Voz"'ek ditu itxutzen;

 ta, itxu bizi nai duan iñor

 txit zailla ongi iltzen.

 

 ***

 

 Guztioi zorionak, eta jarraitu,

 zintzo dotriña ikasten,

 ikasi gabe, ludi ontan iñork,

 ez bai-du ezer jakiten.

 Dotriña ongi ez dakitenak

 illunpean dira bizitzen,

 eta oyetako trakets ugari

 "La Voz"ek ditu pozoitzen.

 


inprimatu